Desalojo ilegala Erandioko Gaztetxean
Desalojo hau inongo epai-agindurik gabe egin zuten erandioko udaltzainek eta ondorioz, Bilboko Okupazio Bulegoak salaketa jarri zuen epai baimenik gabe etxe batean sartzen den polizien kontrako delitu propio bat badagoelako, 534 KP-ekoa.Okupazio Bulegoak ez du epaitegien bidea goresten, baina salaketak jasotzen ditugun heinean, gure eskubideak urratzen direnean guk salaketak jartzea zilegi dela deritzogu.
Puntu honetara heldu aurretik, haiekin hitz egiten saiatu zen Okupazio Bulegoko abokatua egoerari bidezko irtenbide bat emateko, baina udaltzainen nagusiak ez zuen akatsik onartu nahi izan eta azkenean epaitegietara jotzea erabaki zen Erandiko Gazte Asanbladarekin batera.
Salaketa honen helburu nagusia, poliziari haiek ere inposatu nahi diguten legea errespetatu behar dutela eta haien ekintzengatik ondorioak paira ditzaketela adieraztea da. 534 KP delituarengatik 2 eta 6 urte bitarteko gaitasungabetzea jasan dezakete.
Bizkaian, Okupazio Bulegoa sortu zenetik helarazi zaigun horrelako lehenengo kasua dela salatu eta egoera honen larritasunaz berri eman nahi dugu, funtzionario publikoek burututako desalojo ilegalaz alegia.
Erandiok badu Gaztetxea!

Oharra:
Duela 5 urte gazte asanblada martxan jarri genuen, gazte alorrean zeuden gabeziei erantzuna emateko. Urte hauetan gazteon artean zein herriko jendearekin sormena, herri kultura, elkartasuna, parte hartzea...etabar Sustatu ditugu, eta asko izan gara proiektura bildu garenak.
Gazteak gara: alaiak, errebeldeak, biziak, euskaldunak, aktiboak, sortzaileak gara. Eta elkarlanaren bitartez proiektu honek bizirik jarraituko du.
Azken garaian, gure ilusio eta ametsak herriari isladatu nahi izan dizkiogu hamaika dinamiken bitartez. Erandioko kaleetan laranja kolorea hedatuz gaztetxe baten beharra zegoela ozen oihukatu dugu.
Gaur arte gure proiektua mugatua egon da, gune propiorik ez baitugu izan. Udalak ez dio gure beharrei erantzunik eman eta honen aurrean erandioko gazteriak bere bidea aukeratu du, okupazioa!
Hauxe izan da gure hautua eta hemen gaude!!! Guztion artean eraiki eta gazteok gestionatuko dugu gaztetxea!
Hau da gure gaztetxea! Hau da gure oraina eta etorkizuna! Hau da herriko gazteon momentua!
Berpiztu genuen herriaren ametsak egi bihurtzeko unea heldu da, ilusioz beteak gaude! Goazen ba kale gris honetako txoko guztiak mila kolorez buztitzera!
GORA ERANDIOKO GAZTERIA!!!!!!
GORA ERANDIOKO GAZTETXEA!!!!
Okupazio Bulegoa Ibon Iparragirrerekin
EITBko Beste gu programan Ibon-i egindako okupazioari buruzko elkarrizketa bat.
Ibonek gaixotasun larria dauka ta Basurtoko hospitalean dago ingresauta.
Okupazioa ez da delitua
Gaur, urriaren 7an hiru urte bete dira Okupazio Bulegoaren proiektua kaleratu zenetik. Hasiera batetik, hutsik dauden etxebizitzen okupazioaren zilegitasuna gizarteratzea izan genuen helburu nagusi; okupazioa ez da delitua lemapean. Mezu horrek inoiz baino biziago dirau. Izan ere:
1) Legalki okupazioa zigortzeko erabiltzen den usurpazio delitua ez da beti aplikagarria, indarkeria, irauntzeko asmoa eta sartu izana demostratzea eskatzen baitu legeak.
2) Delitua eskubideren baten urraketa ematen denean sortzen den kalteari dagokio eta usurpazioak jabetzarako eskubidearen urraketa zigortzea du. Baina etxebizitza bat urtetan bere baitan utzi duenean jabetza eskubide horri muzin egiten dio jabeak. Beraz, ez dago jadanik kaltetutako eskubiderik.
3) Sistema kapitalistak bizi duen gaitz endemiko honetan (kaleratzeak, etxebizitza hutsak banketxeen eskuetan egotea, langabezia, prekarietatea…) jabetza pribatua mugagabeko eskubidea ez dela gogoratu behar dugu, eta haren erabilpen soziala indartu behar dela. Ezin da onartu pentsamolde zahar, atzerakoi eta botere faktikoek beren interesen alde erabili duten honako ideia hau: jabetza norberaren izerdiz erositako objektua izanik ematen zaion ukiezintasun statusa eta, beraz, beharrizanak bultzatuta jendeak expropiatutako etxebizitza edo eraikin hutsen jabeak koitadutzat agertzea. Etxe bat hutsik egotearen kasuak hamaika izan daitezke, baina baita egoera horiei eman dakizkioken aterabideak ere. Okupazioak zentzu honetan, instituzioen pasibitatearen aurrean gizartearen jarrera aktiboa eta desobedientea bultzatzen du.
Auzolan I. Topaketak Usurbilen
Datorren irailaren 30ean eta urriaren 1 eta 2an lehen Auzolan topaketak burutuko dira Usurbilen (Gipuzkoa), elkar topatu, ezagutu eta sarean elkarlanean hasi, ekimen autogestionatu eta horizontalak garatzeko, gizarte eraldaketa bat burutzeko bidean.
Informazio gehiagorako sartu http://www.auzolan.info/ webgunean.
Bilboko Okupazio Bulegoak aktiboki hartuko du parte topaketetan, urriaren 1ean (larunbata) hain zuzen ere.
Parte hartzera animatu zaitezte!!
Okupazio Bulegoa berriz ere irekita udako oporren ostean
Okupazio Bulegoak berriz ere bere serbitzuak normaltasunez eskainiko ditu irailaren 2tik aurrera:
Ostiralero 18:00etatik 20:00ak arte.
Pelota kalea, 5 (Ekoetxea).
-
Okupazio Bulegoa komunikabideetan
Azken garaian, Bilboko Okupazio Bulegoak harrera polita izan du hedabide ezberdinetan. Hurrengo loturen bitartez, adierazitako elkarrizketak jarraitzeko aukera daukazue:
La Plaza Roja (Sestaoko aldizkaria): http://laplazaroja.wordpress.com/2009/10/29/161/
Hamaika Telebista: http://www.youtube.com/watch?v=2eaWfVRCoHc
EITB, Euskadi Directo (Ikus "edición de tarde, 8 de octubre". 15.minutuan): http://www.eitb.com/videos/television/euskadi-directo/
"Okupazioaren alde legalak" hitzaldia
Bilboko Okupazio Bulegoak, Santurtziko La Kelo Gaztetxean "Okupazioaren alde legalak" hitzaldia eskaini zuen joan den apirilaren 20an arratsaldeko 19:30tan.
Hurrengo hitzaldia, Izar Beltz Ateneoan izango da hurrengo maiatzaren 9an arratsalde partera, bertan eskaintzen den jantoki barazkijale herrikoiaren ostean.
Anima zaitezte!
Jardunaldiak Arrasateko Gaztetxean
"ETXEAK GAZTE BARIK, GAZTEAK ETXE BARIK" lelopean eta AGAKO-k antolatuta, hurrengo martxoak 12, 13 eta 14ean okupazioarekin loturiko jardunaldiak izango dira Arrasateko Gaztetxean. Sakatu hemen egitaraua eta KARTELA ikusteko.
_
