Hurrengo "eskubideak" dituzu:
• Zure konfidantzako pertsona bat zure atxiloketaz informatua izatera, pertsona honen telefonoa poliziari emanez.
• Mediku batek ikus zaitzan.
• Interprete bat izatea.
• Konfidantzako abokatu bat izendatzea edo ofizioko turnokoa eskatzea.
• Poliziak egiten dizkizun galderei ez erantzuteko eskubidea. Epailearen aurrean deklaratu nahi bada bakarrik deklaratzen da, eta lehenago zure abokatuarekin era "erreserbatu" batean elkarrizketatu zintezke aholkatu zaitzan.
• Atxiloketa kontrarrestatzeko, habeas corpus bat jarri dezakezu zure abokatuarekin. Epaileak onartzen badu, zuzenean aske geratzen zara atxiloketa ilegala ulertzeagatik.