Okupatu baino lehen
Etxebizitzaren egoera ikertu. Etxea hutsik dagoela ziurtatu. Azken urteetan erabili izan ez den etxea, ez du eguneroko mantentzerik, inolako gestiorik eta auzoarentzat leku hila da; beraz okupatzeko baldintza onak ditu.
Honetarako bide ezberdinak erabil ditzakegu: auzokideekin hitz egitea, postontzia gainezka dagoen begiratzea, atean pegatinaren bat jartzea atea eta markoaren artean ea norbaitek atea irekitzen duen jakiteko...
- Bilatu beharreko informazioa honako hau litzateke:
• Jabegoaren erregistroa: Etxearen ezaugarrien ohar sinple bat eskatu, jabea, atzeratutako kontuak... 2 jabetza mota desberdintzen dira:
1. Jabetza publikoa: administrazio publikoen espazioak (Diputazioa, udaletxea, aurrezki kutxak...); hiritarron espazioak.
2. Jabetza pribatua: inmobiliariak, banketxeak, konstruktorak eta partikularrak.
• Merkatal erregistroa: Jabetza elkarteren batena izatekotan (enpresak), bazkideak nortzuk diren ezagutu behar da nori aurre egiten ari garen jakiteko.
• Hirigintzako departamendua: etxebizitzaren katalogazioa jakiteko, obra baimenik badagoen, etxearen hondamen dekretua, eraiste aginduak, salaketak, plan bereziren baten barnean dagoen...
• Besterik: jabeak kontribuzioa ordaintzen duen ala ez, argindarran alta emanda daukan, ura, komunitatea ordaintzen duen...
Auzo elkarteek etxearen inguruko informazio zuzena izan dezakete, beraien aholku eta informazioa oso baliagarriak izan daitezke.
- Etxean sartzeko plana ondo egin:
• Zein ordutan sartuko garen (gauean sartzen bagara jendeak lapurrak garela pentsatuko du, auzokideak etxean dauden ala ez kontuan hartzea...)
• Aurretiaz auzokideekin hitz egingo dugun ala ez.
• Nondik sartuko garen (lehio batetik, atetik, barruko patiotik...)
• Sartzeko behar ditugun gauzak ondo lotu: bihurgailuak behar izanez gero, zarraila berria, linterna...
• Kontuan eduki sartzean aspektu legalak, indarra erabili behar badugu.
- Etxean sartu aurretik Okupazio Bulegoarekin, Gazte Asanbladarekin edota auzoko beste kolektibo batzuekin hitz egitea guztiz gomendagarria da, bai esperientzia izan dezaketelako, laguntza jasotzeko sartzerako orduan, balizko desalojo bati erantzuteko... Okupazioa ekintza kolektibo bilakatu behar dugu!
- Oso garrantzitsua da etxean sartu baino lehen gauzak ondo antolatzea!
