Bilboko Okupazio Bulegoak urtebete beteko du


07 Octubre 2009, 17:57

Datorren Urriaren 8an, okupazioaren aldeko espazio honek Bilboko Alde Zaharrean ateak ireki zituenetik urtebete beteko da.

Martxan jarri eta hamabi hilabetetara, iniziatiba arrakastatsua izan dela esan genezake, gure hasierako espektatibak gaindituak izan direlarik. Kontutan izan behar baita, azken urteotan etengabeko kriminalizazio saiakerak pairatu dituen gai baten inguruan lan egiten dugula -etxebizitza hutsen okupazioa-. Bulegoan bertan landu ditugun berrogeita hamar kontsulta ingurutatik -bai banako, bai bestelako kolektibo, Gazte Asanblada eta Gaztetxeak- , hamalau kasutan laguntza juridiko zehatza eskatu zaigu, hogei pertsona inguru zalantzak argitzera eta usteak trukatzera etorri ziren, eta gainontzeko denak bestelako ardurekin. Horiei guztiei telefono eta e-mail bidezko beste horrenbeste kontsulta gehitu behar zaie.

Aholkularitza juridikoari dagokionez, gure balantzea positiboa da. Izan ere, Bulegotik pasa direnen artetik gaur arte ez da izan usurpaziogatik inongo kondenarik. Bai ordea, oso sententzia argitzaileak, esaterako, Bilboko 3. zenbakidun Auzitegi Penalak urtarrilaren 15ean, Erribera 5 eraikina lau hilabetez okupatu zuten hogeita bi pertsonak absolbitu zituen. Ekintza hura, zalantza barik Bilboko Okupazio Mugimenduak etxebizitzaren espekulazioaren kontra egindako ekintza publiko garrantzitsuena izan zen. Lorpenak ere izan ditugu, epaitegietatik kanpo konponbideak topatu nahiean, okupen eta jabeen arteko elkarrizketan bitarteko moduan agertuz. Horrela, kontratu prekario bi eta alokairu zuzenago bat -merkatuko prezio zoroetatik guztiz ezberdina- lortu ditugu.

Beste aldetik, hilabeteotan zehar Bulegoak etxe okupatu baten bizi direnen edo bizitzear daudenen arteko kontaktua sustatu du, Okupen Sarea eratuz doalarik. Bulegoak, okupazioa etxebizitzaren espekulazioaren eta instituzioen jarrera pasiboa salatzeko dagoen tresna legitimo eta erabilgarria dela publikoki defendatu du. Aipatu beharra dago gure webguneak -www.okupaziobulegoa.org- jaso dituen bisita anitzak. Bertan, okupazioari begira erabilgarria den informazioa gehituz joan gara, adibidez, etxe hutsak bilatzeko aholkuak, okupatzen dutenei dagozkien eskubideak -erroldatzea, bizilekuaren bortxaezintasuna, etab.- edo jabekin epaitegietatik kanpo sortu daitezkeen itunen eta kontratu prekarioaren inguruko komentarioak aurki daitezke.

Azkenik, bi hilabetetako geldiunearen ostean pasa den irailaren 18an informazioa kontrastatu, zalantzak argitu eta iniziatiba nolabait sustatu nahi duten guztientzat Bulegoa berriro zabaldu dela esan behar dugu, Ekoetxean -Pilota kaleko 5ean- ostiralero 18:00tatik 20:00etara.

Bilboko Okupazio Bulegoa

 



Idioma

Materiales

Pegatas (ZIP 607 KB)

RSS okupazio bulegoa

Distribuir contenido