Desalojo ilegala Erandioko Gaztetxean
Desalojo hau inongo epai-agindurik gabe egin zuten erandioko udaltzainek eta ondorioz, Bilboko Okupazio Bulegoak salaketa jarri zuen epai baimenik gabe etxe batean sartzen den polizien kontrako delitu propio bat badagoelako, 534 KP-ekoa.Okupazio Bulegoak ez du epaitegien bidea goresten, baina salaketak jasotzen ditugun heinean, gure eskubideak urratzen direnean guk salaketak jartzea zilegi dela deritzogu.
Puntu honetara heldu aurretik, haiekin hitz egiten saiatu zen Okupazio Bulegoko abokatua egoerari bidezko irtenbide bat emateko, baina udaltzainen nagusiak ez zuen akatsik onartu nahi izan eta azkenean epaitegietara jotzea erabaki zen Erandiko Gazte Asanbladarekin batera.
Salaketa honen helburu nagusia, poliziari haiek ere inposatu nahi diguten legea errespetatu behar dutela eta haien ekintzengatik ondorioak paira ditzaketela adieraztea da. 534 KP delituarengatik 2 eta 6 urte bitarteko gaitasungabetzea jasan dezakete.
Bizkaian, Okupazio Bulegoa sortu zenetik helarazi zaigun horrelako lehenengo kasua dela salatu eta egoera honen larritasunaz berri eman nahi dugu, funtzionario publikoek burututako desalojo ilegalaz alegia.
