Okupatu ondoren

Lehenego egunetan etxean beti norbait dagoela ziurtatu. Segurazki, etxetik sartu edo irtetzen den norbait identifikatzen saiatuko dira; kasu horretan zitazioa heltzera itxaron dezakegu, edota guk geuk iniziatiba hartu eta kasua zein epaitegiren esku dagoen ikertu gure aurkako salaketarik dagoen jakiteko.

Gogoratu orain hori dela gure bizilekua eta horrek berarekiko eskubide batzuk eskuratu ditugula esan nahi duela, beraz handik ateratzeko epaile baten agindupean izan behar da. Tinko erakutsi; argi ta garbi utzi behar dugu hori gure etxea dela.

Epaiketari begira, garrantsitsua izango litzateke hor bertan bizi garela esaten duen paper ofizilen bat edukitzea, eta administrazioak berak onartzen duela. Beraz, padronean zentsatzea komenigarria izango da.

Kontuan eduki behin lehenengo desalojoa gertatua, poliziaren prezintoa bersartzeko apurtzen badugu, berretzean eroriko garela. Orduan bigarren okupaziotik aurrera isunak maila altuenetara igo daitezke.

Argia eta ura "engantxatzea" iruzur egiteaz akusazioa ekar dezake, hala ere, eskubide zibilez eramaten den isuna besterik ez da izango.

Edozein kasutan, hobe da ondo antolatua egotea etxera sartu baino lehen.