Jabeek abiarazten dute eskaera judizial baten bitartez. Epaitzen dena kontraturik gabeko egoitza bat da, eta bertan egoten jarraitu ahalko duzue.
Lehen instantziako epaitegian garatzen da epaiketa hau.
Prozesuak pausuak oso ezarriak ditu. Prozesua ia ezinezkoa da irabazteko, baina hala ere ez da posiblea desalojoa edo desauzioa horretarako data duen sententziarik gabe, eta hau bizikideei komunikatu behar zaie.
Pausuz-pausu:
• Izango duzuen lehen berria SACC-ena (Servicios de Actas de Comunicación Civil) izango da. Agente judizial bat eskaeraren kopia batekin helbidean aurkeztuko da.
• Inork ez badu eskaera hartzen, dagokion epaitegira bueltatzen dute prozesua hasteko, epaiketarako data zehaztuz nahiz eta ez egon inor identifikaturik. Egokiena eskaera eskuragarri izatea litzateko inor identifikatzeko beharrik egon gabe, prozesu legalaren inguruko informazioa izateko.
• Honelako epaiketetan bi aukera daude abokatua aukeratzeko orduan: konfidantzako bat edo "dohako justizian" bat eskatu. Garrantzitsua da kontuan hartzea konfidantzako abokatu bat izatea. Ofizioko abokatuekin idazki guztien gainean egon behar da, eta soilik konfidantzako abokatuek ziurtatzen digute esperientzia okupazioaren alorrean eta kasuarekiko dedikazioa. Ofizioko abokatuek txanda egitera apuntatzen dira esperientzia eta meritoak lortzeko. Askotan babes duin bat egin baino, prozedurak epe motzean ixten saiatzen dira.
• Epaiketa antzerki bat izan ohi da non jabeei arrazoia ematen zaien. Hau da lortu ahal izan ditugun frogak aurkezteko unea (eraikinaren egoera eta hutsik daraman denbora, hiri kontribuzioarekiko jabeek dituzten ordainketa faltak, argia, ura, komunitatea...). Argi utzi behar da jabeak ez duela interesik eraikinean eta auzoarentzat horrek suposatzen duen kaltea.
• Sententziak desalojo/desauzioa zehazten du normalean.
• Sententzia publikatu ondorengo 10 egunetan helegitea aurkezterik badago. Epaitegian helegite iragarpen bat aurkeztu behar da instantzia gorenean, audientzia probintzialean. Iragarpena egin ondoren 30 egunetako epea dago helegitea bera aurkezteko. Dena den, jabeek badaezpadako desalojoa eska dezakete audientziak sententzia konfirmatu ala ez baino lehen.
• Sententzia firme bat egon ez arte, okupatutako espazioan egoteko zilegitasun osoa daukagu eta bidegabeak aurkezten zaizkigun lege batzuei desobedientzia zibila egitearena.