Prozedura administratiboa

Inolako epaitegirik parte hartzen ez duen prozesu bat da. Ez da abokaturik izendatu behar, eta soilik okupaturiko espazioa publikoa denean ematen da.

Edozein administrazio publikok dauka bere espazioa epaile batek baimendu gabe desalojatzeko agintzearen potestatea, beti ere hurrengo egoeretakoren batean aurkitzen bagara:

• Administrazio jabeak bere ordenantzetan okupatu osteko lehenengo 48 orduetan desalojatzeko aukera badauka, arduradun politiko batek sinatutako agindu batekin. Beraien polizia bidali behar dute. Guk agindu judiziala eskatu behar dugu hala ere.

• Desalojo tramiteak okupazioaren lehenengo urtean egitea, behin denbora hori pasatuta jada ez da eskumen administratiboa, judiziala baizik.

• Prozedura hasten dela bai okupei jakinarazia izana bai dagokion boletin ofizialean publikatua agertzea. Bide administratiboak desalojoa bizilagunei idatziz komunikatua izatera behartzen du.

Pausuz-pausu:

• Administrazioak desauzio administratiboko expediente bat irekitzen du, 10 eguneko epearekin helegiteko.

• Bein helegitea erabakita, eta gure interesen aurkakoa bada, seguraski desalojo dekretua notifikatuko digute hura aurrera ateratzeko 10 eguneko gutxieneko epearekin.

Gero eta denbora gehiago pasatu, gero eta eskubide gehiago hartzen dituzte bizilagunek, eta beraz, betekizun gehiago bete behar dituzte administrazioek botatzeko.