Okupazioan bertan
• Kontu batzuk garrantzitsuak dira. Arazo gehienak sartzerakoan agertzen dira. Zarraila ikutzea baino hobe da beste sarrera batzuk bilatzea (patioak, lehioak...).
• Behar ditugun tresnak ondo hautatu, beraz saiatu behar direnak baino gehiago ez eramaten. Gomendagarria da erabili ostean ahalik eta azkarren desagertaraztea.
• Behin barruan, etxerako sarbideak blokeatuta daudelaz ziurtatu behar gara. Kontuan hartu etxera sartzearen lehen uneak delikatuenak direla, desalojo zuzena jasan dezakegulako. Okupazioa publikoa egitea zein ez egitea erabaki arren, gomendagarria da okupazioa aldarrikatzen duen pankarta bat gainean eramatea lapurtzat har ez gaitzaten. Batzuetan ekidinezina da etxean sartzea zaratarik egin gabe eta auzokideak izutu gabe, beraz, hau ekiditeko beraiekin hitz egitea edota jenderik ez dagoen ordutegietan sartzea ideia ona izan daiteke.
• Lehen bait lehen bertan bizi garenaren normaltasun ideia bat ematea komeni da.
• Garrantzitsua da hau egin ostean etxearen egoeraren argazkiak hartzea edota bideoa grabatzea, badaezpadako desalojo baten aurrean edota aurreragoko balizko epaiketa batean baliagarriak izan daitezkeelako, gure presentzia jabearen kalterako baino bere onurarako izan daitekeela frogatzeko.
• Etxean sartu eta gero polizia agertzen baldin bada, normaleena da okupazioaren atestatu polizial bat egitea. Jabearekin, kontaktuan jartzen saiatuko dira eta salaketa jartzeko aholkua emango diote. Gogoratu behin etxean gaudela polizia etortzen baldin bada identifikazio eske, ez dagoela atea irekitzeko derrigortasunik baldin eta ez badute epaileak sinatutako agindurik ekartzen. Beraz, ez diegu inolaz ere atea irekiko, nahiz eta mehatxuka aritu. Garrantzitsua da ahal den einean etxean bertan ez identifikatzea.
• Kasu txarrenean poliziala mobilizatzera ekingo dio, eta hiru egoeratan aurkitu gaitezke:
1) Poliziaren nagusiren batek epailearen agindurik gabe desalojoa aurrera eramatea agindu du, ilegala da.
2) Goardiako epaileak desalojo agindua eman duela, guztiz legala.
3) Jabetza publikoko espazioetan udaletxeek bultzatutako desalojo azkarrak egin ditzateke, soilik okupazioaren ondorengo 48 orduetan.
