Identifikaziorako aholkuak


• Ez zaude NAN-a gainean eramatera beharturik, baina ez badaramazu komisaldegira eraman zaitzakete zure identitatea egiaztatzeko.

• Segurtasun enpresetako langileek ezin zaitzakete identifikatu, baina bai geldituarazi ondoren poliziak identifika zaitzan.

• Identifikatzen zaituztenean honen zergaitiak azaldu behar dizkizute, zeren susmopean edota zein delitu uste duten burutu duzula.

• Komisaldegira eramaten bazaituzte, gogoratu ez zaudela atxilotuta, erretenituta baizik. Ez zaude behartuta inolako galderari erantzutera ezta ezer sinatzera ere.

• Egoera ematen bada, lasaitasuna. Gogoratu intimidazioarekin jolasten dutela, ezjakintasunarekin eta beldurrarekin.