Prozesu judiziala
Ohikoena behin espazioa okupatuta jabeak hau berreskuratzeaz arduratzea da. Posiblea da prozedimendu administratibo, zibil edo penal bat abiaraztea. Prozesu legal baten barnean dagoen okupa oro, gaztetxe, gazte asanblada edo okupazio bulegoarekin kontaktuan jarri behar da; emaitza txar batek eraginak ekarri baitditzake besteentzat.
Normalean legeek ez dute zerikusirik ez justizia ezta senarekin ere ez, eta bere aplikazioa arbitrarioa izaten da eta interes politikoei lotua. Ez zaitez inoiz joan bakarrik administraziora edo epaitegietara tramiteak egitera.
