Prozedura penala
Abandono egoeran dauden higiezinen okupazioa tipifikatzen du, zeinek espekulazioa eta etxebizitzarako sarbide beharra duen gizarte sektorearen arteko gatazka insentsibilizatzen duen.
Prozesu penala etxe okupatu bat desalojatzeko edota desalojo batean etxe barruan identifikatua izan den jendearen aurka egiteko ireki daiteke.
Egiteak ikertzearen arduraduna Instrukzio epaitegi bat da, eta delitu zantzuak daudela ebazten badu ekintzak zigor epaitegi batera trasferituko ditu ahozko bista irekitzeko. Poliziari protagonismo handiagoa ematen zaio, zeinek identifikazioak egin ditzakeen eta baita azkar desalojatu nahiz eta epaiketa ez ospatu. Esperientziak esaten digu askotan norbait identifikatzen dutela eta gero ez diotela epaitegiari jakinarazten, edota ezin dute inor identifikatu eta epaitegiak desalojo bat erabakitzen du aurretiaz jakinarazi gabe. Prozesuak artxibatu beharra ere gertatzen da, etxean bizi dela deklaratzen duen inor identifikatzerik lortu ezagatik.
Pausuz-pausu:
1. Jabeak salaketa bat jartzen du eta hau instrukzio epaitegira doa, zeinek diligentzia berriak irekitzen dituen
2. Behin instrukzio epaitegiak lehenengo ikerketak eginda, espedientea fiskaltzara pasatzen da honek diligentziak eska ditzan (deklarazioa, badaezpadako desalojoa edota artxiboa eska dezan) edo salaketa idatzia egin dezan (ahozko epaiketa esak dezan).
3. Espedientea epaitegietara bueltatzean, instrukzio epaileak aukera ezberdinak ditu:
• Deklaratzera zitatu
• Badaezpadako desalojoa dekretatu, eraispen arriskua dagoela argudiatuz...
• Kasua artxibatu arrazoi ezberdinengatik.
• Ahozko epaiketa. Instrukzio epaileak, penaleko epaitegira bidaliko ditu aktuazioak. Ahozko honetan ditugun frogak aurkeztu behar ditugu deliturik ez dagoela frogatzeko.
Jabearen partetik egindako utzikeriaren frogak erakuzteko leku aproposa da prozedura penala. Baita jende ezagunaren okupazioaren aldeko deklarazioak eraginkorrenak diren lekua ere. Eginbeharra izango litzateke jabea bultzatu etxeari zer funtzio emango dion esatera, eta agerian utzi etxearen utzikeriaren egoera antisoziala.
