Bulegoa itxita
Bulegoa itxita egongo da apirilaren 3an eta 10ean eta maiatzaren 1ean.
Okupen Sarea
Bilbo inguruko etxebizitza okupatuetako bizilagunak biltzen hasi dira okupen sare bat sortzeko helburuarekin. Modu honetan, etxebizitzen berreskuratzea modu kolektiboan jorratuko dute eta bertatik sor daitezkeen beharrei zein oztopoei denon artean erantzuteko mekanismoak garatuko dituzte. Hasiberri den ekimen honetako asmoen artean tailerren bidezko ezagutza elkartrukea, altzari eta etxeko tresnak gordetzeko tokia, desalojoen aurrean eman beharreko erantzuna eta abar landuko dituzte. Informazio gehiago jasotzeko okupazio bulegora jo.
ABSUELTAS LAS 20 PERSONAS QUE OKUPARON EL EDIFICIO DE RIBERA 5, EN BILBAO
El Juzgado de lo Penal nº 3 de Bilbao ha absuelto a las veinte personas que fueron juzgadas el pasado 14 de enero por un presunto delito de usurpación, tras haber permanecido durante cuatro meses okupando un histórico edificio de la calle Ribera, en la trasera del Teatro Arriaga. Recordemos que dicho edificio fue okupado el 28 de diciembre del 2007 tras haber permanecido vacío durante al menos quince años, y que fue desalojado violentamente por la policía autonómica vasca el 15 de abril del 2008.
Durante el juicio, todas las personas acusadas declararon ser miembros o simpatizantes del B.O.M. -Bilboko Okupazio Mugimendua-, reconocieron haber estado viviendo en el edificio durante parte o todo el tiempo que permaneció okupado, y varias de ellas realizaron alegatos en defensa de la okupación como legítima alternativa para hacer frente a la especulación inmobiliaria que nos priva del derecho a la vivienda y la vergonzante complicidad de las instituciones públicas con los especuladores.
Okupazioa eta erroldatzea
Jende askok uste duenaren kontra, etxebizitza bat okupatzen dutenek erroldatzeko eskubide osoa dute. Are gehiago, haien kasuan, Estatu espainarrean bizi den beste edozein pertsonaren kasuan bezala, erroldatzea eskubidea ez ezik, betebeharra ere bada. Hortaz, Errolda arautzen duten Jarraibide Teknikoetan esaten da horren helburua "egitate bat ziurtatzea dela, eta beraz, hasteko, biztanleak bizileku horretan egoteko duen edo ez duen eskubideak, zein egitate hori frogatzen duen ziurtagiri horrek sor ditzakeen eskubideak, ezin dute errealitate hori deformatu", eta "berea ez den jabetzaren titulurik gabeko okupazioaren kasuan", udal kudeatzaileak bere baliabide propio erabiliz egiaztatu behar duela "biztanlea bizileku horretan benetan bizi den ala ez, eta horrela bada Erroldan erregistratu beharko du, legezko jabeak bere eskubideak aginte zein Auzitegi eskudunen aurrean gauzatu duen ala ez kontuan hartu gabe, aginte horiek Erroldaren kudeatzaileak inoiz izango ez direla".
(BRANKA) Erriberako eraikina okupatu zituzten gazteak albsolbitu dituzte
Epaileak orain dela urtebete Erribera kalean hutsik zegoen erakin oso bat okupatu zuten 20 gazteak absolbitu ditu. Gogoratu behar da, nahiz eta promotorak salaketa kendu, Espainiako fiskaltzak mantendu egin zuela gazteen kontrako salaketa. Gazteek okupatzen jarraituko dutela adierazi dute. Okupazio Bulegoak positibotzat jo du kaleratutako sententzia.
http://www.branka.biz/content/view/1423/47/
(BERRIA) Bilboko Erriberako etxea okupatu zuten 20 lagunak absolbitu ditu epaileak
Erredakzioa
Bilbo
Bilboko Erribera kaleko 5. zenbakiko eraikina okupatzeagatik, 20 lagun epaitu zituzten urtarrilaren 14an. Bilboko zigor arloko 3. zenbakiko epaitegiak sententzia eman du, eta errugabe jo ditu akusatuak. Epaileak «okupazio desegokia» eta «okupazio deliktiboa» bereizi ditu; Kode Penalaren araberako zigorra ematekotan, okupazioak «deliktiboa» izan behar duela erabaki du, baita 20 lagunek egin zuten okupazioa ez zela halakoa izan ere, etxea hutsik egon delako 15 urtez. Bilboko Okupazio Mugimenduak sententzia aztertu du: «Ez gara gaizkileak, ez dugu sententziarik behar arrazoi dugula jakiteko». Etxebizitza edukitzeko eskubidea eskuratzeko, «okupatzeko beharrean» daudela adierazi dute, eta okupazioa ez kriminalizatzeko eskatu, sententziak dioen bezala, ez delako delitua.
http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-02-08/016/003/Bilboko_Errib...
Okupazioa ez da delitua
"Jenderik gabeko etxea, etxerik gabeko jendea". Okupazioaren aldeko manifestazioetan oihukatzen den lelo honek gure gizartea pairatzen ari den etxebizitzaren arazoa-ren alderdirik gordinetarikoa ezin hobeki islatzen du. Izan ere, hipoteka zein alokairu prezioak milaka pertsonentzako etxebizitza lortzeko oztopo gaindiezina bihurtzen diren honetan, gure herri eta hirietan milaka etxebizitza inork erabili gabe, hutsik, eta kasu askotan abandonu egoera tamalgarri batean jarraitzen dute.
Horren aurrean, okupazioa agertu da askotan aukera bakarra. Jabeek era axolagabe batean abandonatutako etxeak okupatzea legezkoa den ala ez eztabaidagarria izan daiteke -epai askok okupei ematen die arrazoia, baina; hau da, jabeak bere edukitza eskubideari libre eta axolagabeki uko egiten badio ezin da kalteturiko ondasun juridikoaz hitz egin eta, beraz, ez dago inori delitua leporatzerik-, baina gure ustez eztabaidagarria ez dena neurri horren zilegitasuna da. Etxebizitzak erabiliak izateko eraikitzen dira, eta ez urte luzez bizirik gabeko hutsune goibelak izateko; gizakiok gure bizi-proiektua garatzeko esparru bat behar dugun era berean, etxebizitzak beraien eginkizuna guztiz betetzeko gizakiok erabiliak izan behar dira. Horregatik uste dugu gaia alderantzizko ikuspuntutik planteatu behar dela: galdera ez da abandonatutako etxe bat okupatzea zilegi den ala ez, baizik eta etxebizitza bat hutsik eta abandonatuta edukitzea zilegi den ala ez. Eta horregatik ere, gure herrian ez bezala, Europako hainbat herrialdetan legeak etxeak hutsik edukitzea zigortzen du, eta ez okupazioa bera.
Bilboko Okupazio Bulegoa
Azken hilabeteetan sistemaren bozgorailu guztiek errepikatzen dute krisi ekonomiko larria jasaten ari garela mundu mailan. Finantza erakundeak, banketxeak, inmobiliariak, aseguro etxeak eta abar luze batek hondoa jo omen dute eta horrek eragin zuzena dauka gu guztion bizitzan. Izan ere, denon diruarekin eta denon esfortzuarekin konpondu behar dugu orain gutxi batzuen praktika ekonomiko zentzugabea. Eta hor kokatzen da, beste gauzen artean, eraikuntzan eta etxeen salmentan azken urteetan gailendu den kontrolik gabeko oihanaren legeak ekarri duen egoera jasangaitza. Etxeak neurri gabe eraiki, esku pribatuetan mantendu, prezioak igo eta herritar arruntak zorretan ito. Bitartean, etxe asko hutsik, inork erabili barik eta abandono egoeran. Bilbon adibidez 16.000 etxe inguru daude hutsik.
Etxebizitzaren beharraren arazo honi aurre egiteko eta aldi berean bere larritasuna agerian uzteko, hainbat herritarrek hutsik eta utzita dauden etxeak okupatzeko hautua egin behar izan dute. Horregatik ikusi dugu beharrezkoa okupazio bulegoa irekitzea.
Batetik, hutsik dauden etxeei erabilera eman nahi dieten pertsona horientzat aholkularitzarako tresna moduan funtzionatzeko (esparru tekniko eta juridikoan bereziki); eta bestetik instituzioen ezintasuna eta espekulazio basatia salatzeko etxebizitzaren alorrean.
Iruditzen zaigu denontzako eskuragarria izan beharko lukeen alokairu baxuko etxeen parke publiko zabal batek arinduko lukeela arazoa, eta instituzioek horren aldeko urratsik ematen ez duten bitartean jendarteak berak hartu beharko duela iniziatiba.
